XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikasitakoa gogoratuz

Gogora ditzagun gai honetan jorratu ditugun atalak.

Gurasoen ume garaia

Kontu zaharrak

Festak eta kirolak

Ipuin eta leiendak

Horiek denak gogoratzeko ariketa ezberdin asko egin ditzakezu eta liburuan (112. or.a) aipatzen dira batzuk.

Irakasleak ere proposatuko dizkizu lanerako beste bide batzuk, baina horiek denak egin ondoren jolaserako gogoa baduzu, liburuko 110. eta 111. or.etan agertzen den jolasa egin dezakezu.

Ondoren agertzen zaizkizu jolaserako arauak.

Jolaserako arauak

Jolas honetan lau lagunek har dezakete parte.

Jolasean hasteko ordena erabaki eta nahi den norabidea har daiteke.

Partaide bakoitzak dadoa eta fitxa bat behar ditu.

Seinalea: hona iristean, adierazten den hainbat lauki mugitu gezi aldera.

Semaforo gorria: lauki honetan euskal ipuin bat kontatu beharko duzu, aurrera jarraitu aurretik.

Semaforo berdea: hona iristean, esaera zahar bat esan beharko duzu.

Zebrabidea: zeharkatzeko 6a atera behar duzu, edo euskal festa bati buruzko argibideak eman: noiz den, non eta zer ospatzen den, berezitasunak, ezaguna duzun...

Eraikuntza: horrelako lauki batera iristen bazara, argibideak eman beharko dituzu: berria ala zaharra den, lehengo eta oraingo erabilpenak, nork erabili duen, noiz eta nola, gaur egun hor lanik egiten al den...

Bira lehenengo bukatzen duenak irabazten du jolasa.

Nahi izanez gero, bi bira ere egin daitezke eta ezkerretik eskuinera edo eskuinetik ezkerrera ere bai.